Joseba Permach mahaikideak atzo agertutakoaren ildotik, prozesuak lehen bezala jarraitzen duela berretsi dute gaur Batasuneko talde negoziatzaileko kide Arantza Santesteban, Rufi Etxeberria eta Arnaldo Otegik.
Hain justu, prozesuak aurrera egin ezinik dagoela iritzita, bi dei egin dizkio Batasunak Espainiako Gobernuari: batetik, prozesua gauzatzeko ezker abertzalearen jardun politikoa errespetatzea ezinbestekoa dela ohartarazi dio,eta eskari hori egin. Bestetik, prozesuaren aldeko "erabaki estrategikoa hartzeko galdegiln dio; hau da, erabaki dezala gatazka konpondu nahi duen edo ez, eta hartarako bideak jar ditzala.
Espainiako Gobernuaz gainera, Euskal Herriko eragile politiko eta sozialei ere egin die deia: elkarren jarrerak hurbiltzeko eta konponbidea lortze aldera ados jartzeko eskatu die. "Pilota Euskal Herriko eragileen teilatuan" dagoela azpimarratu dute.
"Erabaki estrategikoa" hartzeko eskatu dio Batasunak Zapaterori: konponbidea nahi duen edo ez erabakitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu