Batasunaren ekitaldia

Erabakiarekin bat etorri ez arren bete egingo duela esan du Eusko Jaurlaritzak

2006ko urtarrilaren 17a
16:32
Entzun
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailek gaur azaldu duenez,Jaurlaritzak "legea bete du beti eta horrela egiten jarraituko du, gustatu ez arren". Batasunak hilaren 21ean BEC-en egin asmo duen ekitaldiaren inguruan epaileek erabakitzen dutena beteko du, beraz, Eusko Jaurlaritzak: "Batzuetan, epaileen iritziek lege oinarrietan baino bultzada politikoetan oinarrituak diruditen, Eusko Jaurlaritzak legea bete du eta beti beteko du, gustatu ez arren".

Azkarateren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren ustez "Batasunaren ekitaldi batera ideia politikoak entzutera joaten diren guztiak euren eskubide zibil eta politikoak erabiltzen ari dira". Era berean azaldu duenez, "kontraesana da Batasunari ideiak politikaren eta demokraziaren bidez adierazteko eskatzea eta une berean bere ideia politikoak adierazteko eskubidea ukatzea".

Bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Alderdien Legearen gainean egindako adierazpenak gogorarazi ditu Azkaratek. Zapaterok Alderdian Legea

"oso murriztailea" dela eta "biltzeko eskubidea" errespetatu egin behar dela esan zuen. Hori dela eta Alderdien Legea ezeztatzeko "ausardia" eskatu dio Azkaratek Zapaterori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.