Eraikuntzan lan egiten zuten lau langilek lan istripuak izan dituzte gaur goizean. Ezbehar larriena Leitzan izan da. Porlana mugitzeko erabiltzen den garabiak bi langile kolpatu ditu, garabiak izan duen akats baten ondorioz. Zauritutako lagun bat Nafarroako Ospitalera eraman dute, larri.
Eguneko beste bi istripuak Bizkaian izan dira. Gallartan, 28 urteko gazte bat lau metroko altueratik erori da. Zauritutako laguna A.R.S da, Barakaldokoa. Larrabetzun, berriz, 34 urteko J.C.R.E eskailera batzuetatik erori da. J.C.R.E Sestaokoa da, eta Galdakaoko Erietxera eraman dute.
Lan istripuak
Eraikuntzan lan egiten duten lau langilek istripuak izan dituzte Leitzan, Gallartan eta Larrabetzun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu