Italiako Riva del Garda hirian goi-bilera egien ari dira EB Europako Batasuneko atzerri ministroak, eta batzar horren harian Ekialde Hurbileko egoera aztertu dute, "kezka handiz".
Jasser Arafat PAN Palestinako Aginte Nazionaleko lehendakariari Mahmodu Abbas lehenministroaren dimisoa ez onartzeko eskatu diote, gainerakoan, bake egitasmoek aurrea egiteko aukera gutiz murriztuko dela eta.
Halaber, Hamas mugimendu palestinarra EBko "erakunde terroristen" zerrendan sartzea erabaki dute. Atzerri ministroek Riva del Gardan hartu duten erabakia politikoa da; hau da, Hamas zerrendan sartzeko prozedura zehatza astelehenean abiatuko dute EBko teknikariek.
"Erakunde terroristen" zerrendan sartze horrek, batez ere, ondorio ekonomikoak izango ditu Hamasentzat.
Ekialde Hurbila
"Erakunde terroristen" zerrendan sartu du Hamas Europako Batasunak, eta dimisioa ez onartzeko eskatu dio Arafati
Riva del Gardako goi-bileran hartu ditu erabaki horiek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu