Iraken inbasioaren ondorena

Eraso handienen kronologia

Iragan maiatzaren 1ean AEBek gerra amaitutzat eman zutenetik eraso askoren jomuga izan dira Washingtonek gidatutako Koalizioko indarrak; hona hemen gogorrenak:

2003ko azaroaren 12a
16:31
Entzun
Abuztuak 7: Jordaniako Enbaxada eztandarazi zuten; hamalalu lagun hil ziren.

Abuztuak 19: NBE Nazio Batuen Erakundeko Bagdadeko egoitza nagusiari egin zioten eraso lehergailuekin; 23 lagun hil ziren, haien artean, NBEren Irakerako ordezkari nagusia.

Abuztuak 29: Najafen meskita bati egin zioten eraso; dozenaka lagun hil ziren, besteak beste, Irakeko xiieten buruzagi nagusia.

Urriak 9: Polizietxe bat eztandarazi zuten Bagdaden; hamar lagun hil ziren.

Urriak 27: Gurutze Gorriaren egoitza eta beste eraikin batzuk lehertarazi zituzten Bagdaden; 30etik gora izan ziren hildakoak.

Azaroak 2: AEBetako Armadako Chinook helikoptero bat bota zuen Irakeko erresitentziak; 16 soldadu estatubatuar hil ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.