Erbesteko Jaurlaritza eta Kennedy

2013ko azaroaren 15a
17:08
Entzun

Kennedy hil eta egun gutxira, erbesteko Eusko Jaurlaritzak Londresen zuen ordezkariak, Jesus Hickman Urrutiak, gutun bat idatzi zion Jesus Maria Leizaola lehendakariari, ohi zuen moduan hainbat politika kontu aipatzeko. Eta hantxe agertzen da nola Leizaolak, "euskal herritar guztien izenean", Kennedyren heriotzagatik doluminak eman zizkion AEBek Parisen zuten enbaxadoreari.

Eta jarraian esaten zuen Hickmanek: "Kennedy desagertzean, badago kezka bere ondorengo Johnson jaunak egin dezakeenarekin. Horrek dio berdin jarraituko duela, baina kontserbadoreagoa dela diote. Itxaron dezagun hilabete batzuz, hori baieztatzeko". Francoren aurkako lanean Jaurlaritzak kanpo harremanetan laguntzaile zituen laborista britainiarrek Kennedyrengan konfiantza handia zutela jakinarazi zion Hickmanek Leizaolari, baina, Hickmanen ustez, "Francoren alternatibaz hitz eginak ziren2.

Izan zen harremanik orduko Eusko Jaurlaritzaren edo EAJren eta Kennedyren administrazioaren artean? Bai, baina, Iñaki Goiogana historialariaren ustez, "hartu-eman arrunten mailan kokatu behar dira".

Agirre lehendakaria AEBetara iritsi bezain pronto hasi ziren Jaurlaritza/EAJren eta AEBetako estatu idazkaritzaren arteko harremanak. Aurretik ere izan ziren kontaktuak; besteak beste, gerra denboran AEBetako enbaxadore izan zen Claude Bowers errepublikazalea batez ere EAJren jarreraren aldekoa zelako.

Eta hala, ez Agirrerekin eta ez gero ere, Kennedyren garaian, ez zen etenik izan harremanetan, hori bai, ezer baino gehiago elkarren berri jakiteko ziren. "AEBei interesatzen zitzaien bai Euskal Herrian baita Espainian ere zer gertatzen zen jakitea, eta euskal gobernuari interesatzen zitzaion jakitea zein zen AEBen jarrera Francorekiko, aldaketaren bat edo beste etorriz gero prest egon ahal izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.