ERCk bakerako baldintzak lortzeko lan egitea eskatu du

2007ko urtarrilaren 15a
18:42
Entzun
CIUk esan du lehengo itunek ez dutela balio

Josep Antoni Duran i Lleida CIUko bozeramaileak, Zapaterok bezala, "alderdi denen batasuna" eskatu du ETAren kontrako borrokan, "baina lehengo itunek ez dute balio. Hutsetik abiatu behar dugu". Haren ustez, orain "porrot" egin da, "eta gehien Gobernuak egin du, baina erantzule bakarra dago: ETA". Hemendik aurrera "horrenbeste zarata" ez dela behar esan du Duran i Lleidak, eta "diskrezio handiagoa" eskatu du. "Adibidez, gaurko eztabaida hau ez da beharrezkoa. Ez da zatiketarik behar eta nire galdera zera da: gaur hemen zatiketa egon al da? Baietz uste dut. ETAk horixe nahi du, gure arteko zatiketa".

ERCk bakerako baldintzak lortzeko lan egitea eskatu du

ERCri tamalgarria iruditu zaio ETAk atentatua egin izana, heriotzak eragiteaz gain, "elkarrizketarako aukera denak hautsi dituelako". Dena dela, Agusti Cerda ERCko bozeramaileak esan du bere alderdiak elkarrizketaren alde egoten segitzen duela, "apustu" hori egiten duela, "orain hori esatea gogorra bada ere. Hori esanda, zera: Zuzenbide Estatutik bakerako baldintzak lortzeko lan egin behar da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.