ERCk dio independentzia prozesua azkartu egin beharko dutela Espainiak horrela jarraituz gero

2012ko abenduaren 20a
11:24
Entzun

Oriol Junqueras ERCko presidenteak esan du Espainiako Estatuak Kataluniako Generalitatea baliabide ekonomiko aldetik itotzen jarraitzen badu, independentzia prozesua azkartu egin beharko dutela. Haren arabera, datozen hilabeteetan "oso egoera zaila" biziko dute katalanek, "Madrilekin talka" egingo duelako Kataluniak.

"Estatuaren barruan Kataluniak etorkizunik ez du", adierazi du Junquerasek. "Espainiak Kataluniari zor dion erdia ordainduko balio, ez genituzke murrizketak egin beharko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.