Erietxeetako berrordainketaren aurka helegitea jarriko du Darponek

2013ko urriaren 16a
13:19
Entzun

Ospitaleetan ematen dituzten botikei ere berrordainketa jartzeko asmoa du Espainiako Gobernuak, eta horren aurka helegitea jarriko duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu du Espainiako Osasun Ministerioaren aurrean jarriko duela lehen helegitea, eta, hark atzera egingo ez balu, auzitegira joko dutela.

Berez, urriaren 1etik aurrera indarrean beharko luke neurri horrek, baina oraindik ez dute inon ezarri. Aurrez horren berri eman gabe jarri zuen neurria indarrean Espainiako Gobernuak, aldizkari ofizialean agindua kaleratuta. PPren beraren erkidegoek ere ez dute ezarri, denborarik ez eta.

Farmazietako berrordainketa jartzera behartu zutela ikusita, Jaurlaritza hasia da, badaezpada, erietxeetako berrordainketaren aurka zer egin aztertzen. Laguntza sistema bat jartzea du mahai gainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.