Erkoreka: "Batasunak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea litzateke prozesuak atzerakorik ez izateko behin betiko bermea"

2006ko abuztuaren 15a
16:07
Entzun
ETAren su-etenarekin abiatutako prozesuak atzera bueltarik izan ez dezan Batasunak datorren udaberriko udal hauteskundeetan parte hartzea ezinbestekoa dela sute du Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko diputatu jeltzaleak. Areago, prozesuak atzerakorik ez izateko bermerik onena horixe litzatekeela azpimarratu du: "Ziur nago baietz [Batasunak aurkeztu ahal izango duela]. Denok jakingo dugu hori posible egiteko behar adinako arduradurekinjokatzen. Batasunak hurrengo hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea litzateke prozesuak atzerakorik ez izateko behin betiko bermea", esan du.

Nolanahi ere, Erkorekak ez du uste aukera horretara iristeko bidea PSOEk Espainiako Alderdien Legea bertan behera uztea izango denik, baizik eta Batasunak zenbait aldaketa egitea. Izan ere, EAJko diputatuak sozialistak tematuta ikusten ditu Alderdien Legearen auziarekin, eta, hori dela eta, Batasunari eskatu dio lehenbailehen "demokraziaren arauak" onartzeko eta indarkeria gaitzesteko, "prozesuak aurrera egin dezan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.