EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekaren ustez, "PPk ehizatu nahi duena ez da ez EAJ, ez Ibarretxe, baizik eta Rodrigez Zapatero eta Madril"; hortaz, bere aburuz, "nahi duenean Patxi Lopezi gauzak zailtzen hasiko da".
EAJ oposiziora igarotzeko aukeraren inguruan Erkorekak adierazi du, "alderdia erregistro guztietan arduraz jokatzeko gai" dela. eta gaineratu du, "ezetza ezetzarengatik" ez dutela praktikan jarriko, "arrazoitua izango da erantzuna".
Espainiako Kongresuan EAJk izandako jarreraren inguruan ere mintzatu da. Izan ere. PSOEren Gobernua alor batzuetan babestetik, zenbait ekimenen aurka bozkatzera igaro baita. Horren harira aitortu du bere alderdia "Euskadin egiten ari diren maniobren ondorioz sozialisten ahultasuna ikus dadin lanean" ari dela.
Erkorekaren esanetan, "PPk ehizatu nahi duena Espainiako Gobernua da"
EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekaren ustez, "PPk ehizatu nahi duena ez da ez EAJ ez Ibarretxe, baizik eta Rodrigez Zapatero eta Madril"; hortaz, bere aburuz, "nahi duenean Patxi Lopezi gauzak zailtzen hasiko da". EAJ oposiziora igarotzeko aukeraren inguruan Erkorekak adierazi du, "alderdia erregistro guztietan arduraz jokatzeko gai" dela, eta gaineratu du, "ezetza ezetzarengatik" ez dutela praktikan jarriko, "arrazoitua izango da erantzuna". Espainiako Kongresuan EAJk izandako jarreraren inguruan ere mintzatu da. Izan ere, PSOEren Gobernua alor batzuetan babestetik, zenbait ekimenen aurka bozkatzera igaro baita. Horren harira aitortu du bere alderdia "Euskadin egiten ari diren maniobren ondorioz sozialisten ahultasuna ikus dadin lanean" ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu