Ermuko Foroak dio Azkaratek Batasuna "alderdi politiko" bezala hartu zuela

2007ko apirilaren 16a
16:14
Entzun
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak ordezkari politikoekin bilerak hasiko zituela-eta Miren Azkarate Jaurlaritzaren bozeramaileak horren berri ematean, Ermuko Foroa herri akusazioaren ustez, Azkaratek ez zuen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak dioena bete, "alderdi politikoak aipatu zituelako eta hor Batasuna legez kanpoko alderdia sartu zuelako".

"Ez zuen sentsibilitate politikoez hitz egin, baizik eta alderdi politikoez", esan du gaur Fernando Garcia Capelo Ermuko Foroaren abokatuak. "Batasunaz ari ziren, ez zutelako inoiz ezker abertzalea ere aipatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.