Ermuko Foroak kartzela zigorra eskatuko du auzipetu denentzat

2007ko uztailaren 11
15:14
Entzun
Ermuko Foroak Juan Jose Ibarretxe, Patxi Lopez, Rodolfo Ares, Arnaldo Otegi, Rufi Etxeberria, Juan Joxe Petrikorena, Pernando Barrena eta Olatz Dañobeitiaren kontrako kartzela zigorra eskatuko duela jakinarazi du Fernando Garcia Capelo elkartearen abokatuak, "desobedentzia delitua" egitea leporatuta. Bihar egingo du eskaera EAEko Auzitegi Nagusian, Bilbon.

Ibarretxerentzat bi urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eskatuko du Ermuko Foroak, baita kargu-gabetzea ere, eta Lopez eta Aresentzat bederatzina hilabeteko kartzela zigorra. Otegirentzat lau urtekoa, Etxeberria eta Petrikorenarentzat binakoa, eta Barrena eta Dañobeitiarentzat banakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.