ETA-ren adierazpena-Erreakzioak

Errazti: “Su-etena Carod-Rovirak ETArekin izandako bileraren emaitza bada, ondorio ona da”

2004ko otsailaren 18a
16:05
Entzun
EAko presidente Begoña Erraztiren esanetan, ETAk Katalunian ekintza armaturik ez egiteko erabakia “Carod-Rovirak ETArekin izandako bileraren emaitza bada, ondorio ona da”. Hala ere, erabateko su-etena aldarrikatu du Erraztik.

Begoña Erraztik Arabako Espainiako hauteskundeetarako zerrendaburuak aurkezterakoan egin ditu adierazpen horiek, nahiz eta agiria bera irakurri arte ez duela balorazio sakonik egingo nabarmendu du. “Su-etenak ezin dira leku zehatz batentzat izan, baizik eta herritar ororentzat izan behar dute, katalanak izan, euskal herritarrak izan edo beste edozein lekutakoak izan”, azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.