Erreakzioak

Erraztik "babes osoa" eskaini dio Carod-Rovirari, eta polemikaren atzean "hipokrisia politika" dagoela nabarmendu du

2004ko urtarrilaren 27a
14:05
Entzun
Begoña Errazti Eusko Alkartasuneko presidenteak ere "babes osoa" eskaini nahi izan dio Josep Lluis Carod-Rovira ERCko buruzagiari, eta bere inguruan sortu den polemikari "hipokrisia" dariola azpimarratu du. Halaber, PPren Gobernuko buruzagi Zarzalejos eta Fluxa ere ETArekin batzartu zirela gogoratu du Erraztik. "Uste dugu hipokrisia politika handia dagoela honen atzean, eta onartezina ere, PPko zenbait buru egon baitira ETArekin, eta imajinatzen dut haien espedienteak ez dituztela fiskalarena eraman. Agian, Raxoi jaunak gaur jada egin du, eta Zarzalejos edo Fluxa edo beste pertsonen kontra espediente horiek eman ditu fiskalarengana, baina ez dut uste. Hemen dagoena da hipokrisia politika", esan du Erraztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.