Erreakzio desberdinak

2008ko ekainaren 4a
19:37
Entzun
Manuel Sendon izan da Iban Zubiaurreren auzian Realeko abokatua, eta gustura azaldu da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiarekin, "[Espainiako] Lehen Mailan esperientzia txikia daukan jokalari bategatik" bost milioi euro jasoko dituelako Realak. "Athleticen irudiak kaltea jaso du, eta aurrerantzean oso zaila izango da beste klubek Athleticek gurekin egin zuena egitea".

Luis Antoñana Moraza Realeko bozeramailea ez zegoen hain gustura, kalte-ordainda "txikia" delakoan eta "kluben harrobia arriskuan" dagoelakoan.

Athletic nahikoa kontent azaldu da, eta esan du Realak aurretik eskatzen zuen kalte-ordaina "neurrigabea" zela (30 milioi euro).

Bilboko klubak jakinarazi du berak 3,5 milioi euro jarriko dituela, eta bestea Zubiaurrek ipini beharko dituela.

Iban Zubiaurreren aita Antonek esan du "justizia" egin dela, eta Realeko aurreko zuzendaritzak ez zuela "borondaterik" izan konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.