Santiago Cervera (UPNko diputatua)
"PPk UPNrekin harremana etetea erabaki inteligentea eta zuhurra da. PP nafar baten presidentea izatea ez da nire burutik pasatu. Nik PPk UPNrekin duen ituna mantendu nahi dut eta, ezin bada bere horretan utzi, berrikusketa bat egitea gustatuko litzaidake. PPrekin apurtu nahi duen UPNko kideek apirilean egingo den alderdiaren batzarrean esan beharko dute, baina ez ekintza politikoen bidez"
Carlos Salvador (UPNko diputatua)
"PP eta UPNren arteko harremana indartuko duelakoan abstenitu naiz. Hausnarketa egiteko eskatzen diet bi alderdi horietako buruei, egoera atzeraezina bilakatu baino lehen".
Yolanda Barcina (Iruñeko alkatea, UPNko presidenteordea)
"Harremana eteteak ez du esan nahi hori haustura denik, eta nik uste aurrerantzean PPk eta UPNk elkarrekin lanean segituko dutela. UPN eta PP bi alderdi dira, baina guk itunarekin segitu nahi dugu. Cerverak ez du bete UPNk esandakoa, eta hemen alderdi batek erabakitzen du, ez pertsona batek".
Roberto Jimenez (PSN)
"Cerveraren erabakiak ez dio Espainiaren eta Nafarroaren egonkortasunari laguntzen. Dena dela, orain alderdi interesak alde batera utzi behar dira, egoera ekonomiko zail honi erantzukizunez aurre egiteko".
Patxi Zabaleta (Nafarroa Bai)
"UPN eta PPren artean gertatzen ari dena errepetatzen dugu, baina irtenbide demokratiko batekin konponduko beharko lukete arazoa. Nafarroa Bai koalizioa bigarren indar politikoa izatek UPNren jarreran eragin duela uste dugu".
Maiorga Ramirez (Nafarroa Bai)
"Nafarroarentzat hain garrantzitsua den zerbaiten inguruan antolatu duten zirku politikoak arduratzen gaitu".
Juan Cruz Alli (CDN)
"PPren eta UPNren hausturak ez luke guk UPNrekin Nafarroako Gobernuan dugun akordioan eraginik izan behar. Gu lehen bezala gaude. Ikusiko da zer geratzen den hiru urte barruko hauteskundeetan. Hori bai, eskaintzak asko izango dira".
Erreakzioak. Cervera: "Harremana etetea erabaki inteligentea da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu