Galderekin erantzun dio ezker abertzalearen agiriari EAJk. BBBko presidente Andoni Ortuzarrek ezker abertzaleari eskatu dio argitzeko zein jarrera hartuko duen ETAren atentaturik izaten bada. "Garrantzitsua da jakitea zer egingo duen ezker abertzaleak indarkeriarik ez dadin egon, eta, baldin badago, zein jarrera hartuko duen".
Ortuzarren arabera, lehen urratsa soilik da agiria argitaratzea, eta hor ez du bukatu behar kontuak. "Letrei ez zaie itxaron behar, baizik eta ekintzei".
ERREAKZIOAK. EAJ: "Garrantzitsua da jakitea zer egingo duen ezker abertzaleak indarkeriarik ez dadin egon"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu