ERREAKZIOAK. Iñaki Gerenabarrena (EAJ): "Abertzaleen artean erreferentzia nagusia EAJ da, dudarik gabe"

2009ko ekainaren 2a
13:30
Entzun
Iñaki Gerenabarrena (EAJko Arabako presidentea)

"EAko ildo kritikoko kideek alderdia eratzeko asmoak dituztela-eta, argi izan behar da abertzaleen artean erreferentzia nagusia EAJ dela, dudarik gabe. EAk martxoko bozetan izan zituen emaitzekin normala da alderdi barruan tentsioak egotea, baina badirudi EAren barnean oso gogorrak direla tentsio horiek. Azken hauteskundeetan -martxoan- EAJk EArekin koalizioa osatu nahi izan zuen baina hau izan zen aukera hori baztertu zuena".

Sabin Intxaurraga (Bizkaiko EAko kidea)

"Sorrerako oinarriekin leial izaten segitzen du EAk. EAk abertzalea izaten segitzen du, independentista eta giza eskubideekin konprometituta dago eta, independentista denez, beste alderdi abertzaleekin lankidetzan aritzeko irekita dago. Ikusten zen EAn zatiketa etor zitekeela eta, tamalez, gertatu da".

Gipuzkoako PSE-EE

"Gipuzkoako EAren erabakia dela-eta, Markel Olano [EAJ] ahaldun nagusiak argitu egin beharko du foru gobernuan horrek zer eragin izan dezakeen. Kezka daukagu; izan ere, Olanoren ahultasun politikoa handitu egin daiteke. Dena dela, errespetuz hartu dugu Gipuzkoako EAren erabakia".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.