ERREAKZIOAK. Zapatero: "Justizia egin da"

2007ko urriaren 31
15:52
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero (Espainiako Gobernuaren presidentea)

"Justizia egin da gaur, epaiarekin. Egia argitu da. Bizikidetza hautsi nahi duenak, Justiziaren erantzuna izango du. Bizikidetza indartzen segitu behar dugu. Elkarrekin aritu behar gara lanean terrorismoaren mehatxuaren kontra. Zorionak segurtasun indarrei eta Justiziari egindako lanagatik, egiaren bila modu inpartzialean aritzeagatik. Haro gaude haiez".

Mariano Raxoi (PPren presidentea)

"PPk beti errespetatu du Justizia. Terroristei aurre egiteko modurik onena, haiek atxilotzea eta zigortzea da. Gogoratu behar da atentatuak izan eta gutxira PPren Gobernuak atxilotu zituela gaur zigortutako gehienak, markak hautsiz denborari dagokionez. Gaia ikertzen segitzen bada, PPk babestu egingo du hori".

Emilio Olabarria (EAJ)

"Egile intelektualei buruz epaia argiagoa eta zehatzagoa izatea nahiko genuke baina, halaber, ebazpenaren bidez ETAk atentatuekin zerikusirik izan ote zuen aukera behin betiko baztertuko dela ere espero dugu. Egoerak eskatzen zuen erantzuna eman du organu judizialak".

Uxue Barkos (Nafarroa Bai)

"PPk baztertu egin behar du 'konspirazioaren teoria' delakoa. Epaiak oso argi esaten du ETA ez zegoela atentatuen atzean".

Joan Puig (ERC)

"Manipulazioaren muntaia egin zutenek erantzukizun politikoa dute: Jose Maria Aznarrek, Angel Acebesek eta Eduardo Zaplanak. Hemen ez da konspiraziorik egon, eta jendeak ikusten zuena esan du epaiak. PPk gezurra esan eta informazioa manipulatu egin zuen hautes interesak kontuan hartuta; barkamena eskatu beharra dauka".

Pilar Manjon (Terrorismoren Biktimen M-11 Elkarteko presidentea)

"Gustura noa etxera. Nire semea ez da gauean etxera itzuliko, baina atentatuak islamistek egin zituztela argi geratu da. Badakigu zer dioen epaiak, eta zergatiak zeintzuk diren irakurri beharko dugu orain. Hala ere, iruditzen zaigu zigorrak motz geratu direla. Horregatik, helegitea jarriko dugu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.