Erreakzioak

Erreakzioak

2005eko uztailaren 7a
17:21
Entzun
Nazioarteko hainbat tokitatik elkartasun mezuak iritsi dira Londresera. Atentatua gaitzetsi dute guztiek, eta Londresko herritarrei eta Erresuma Batuko Gobernuari elkartasuna azaldu.

Europako Batzorde-ak "babesa eta elkartasuna" azaldu die biktima guztiei, eta gertatutakoa deitoratu du. Europako Legebiltzarrean, berriz, minutu bateko isilunea egin dute.

G8a osatzen duten Estatuek, mezu bateratua irakurri dute goi bilera egiten ari diren tokian: Geneaglesen (Eskozia). Londresko "atentatu basatiak" salatu dituzte, eta "terroristek ez dutela irabaziko" azpimarratu. "Herrialde eta zibilizazio guztien kontrakoko eraso" gisa hartu dute Londresen geratutakoa. Agiria Erresuma Batuko Lehen ministro Tony Blairrek berak irakurri du, G8ko Estatuen (AEBak, Errusia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Kanada, Italia eta Japon) izenean zein estatu gonbidatu gisa parte hartzen ari diren Mexiko, Hegoafrika, Brasil, India eta Txinaren izenean, Goi bilerarekin jarraitzea erabaki dute. "Bonbek ez dute indargabetuko gure baloreen defentsan aurrera daramagun jarduna".

Adierazpen horretatik kanpo, G8ko herrialde batzuek banakako adierazpenak ere egin dituzte. Esaterako, AEBetako presidente George W.Bushek esan du "terrorismoaren kontrako borrokak" jarraitu egiten duela.Frantziako Gobernuko lehendakari Jacques Chirackek, berriz,"elkartasun osoa" azaldu dio Blairri eta Erresuma Batuari.

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok ere atentatua "basatia" izan zela esan du, eta Erresuma Batuko Gobernuari "erabateko elkartasuna" azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak ere agiria kaleratu du, eta han diotenez, "denon zeregina da, europar gisa, eta munduko hiritar gisa, inolako dudarik gabe indarkeriaren kontrako borrokan konpromisoak hartzea". Beraien iritzian, "edozein ikusmoldetatik gaitzetsi egin behar dira atentatu krudel hauek".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.