Jaurlaritzaren ustez, "Batasunak berak egon beharko luke hauteskundeetan"
Eusko Jaurlaritzak, Miren Azkarate bozeramailearen esanetan, "ez du aztertu nahi ASBk hurrengo hauteskundeetan egon behar duen edo ez". Izan ere, "Jaurlaritzak beti eta berriz esan izan du Batasunak berak egon beharko lukeela. Botoek erabakiko dute gero alderdi bakoitzak zer toki duen".
Espainiako Alderdiaren kontra daudela berretsi du Azkaratek. "ez duelako balio gizartearen arazoak konpontzeko, eta gaur inoiz baino gehiago ikusten da iraganeko legea dela".
Patxi Lopez ados Barne Ministerioaren jokaerarekin
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia bat dator Espainiako Barne Ministerioak ezker abertzaleak erroldatutako alderdi berria ikertzeko erabakiarekin. Lopezen arabera, litekeena da alderdi hori "iruzurra" izatea, eta Estatuak halakorik ez gertatzea bermatu behar du.
"Zuzenbide Estatuak normaltasun osoz aztertu behar du [alderdi berria], eta bermatu behar du iruzurra ez izatea", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Ez izatea demokraziaren baldintzak bete nahi dituztela diotenen, baina egiaz demokrazian politika egiten dugunok mehatxatzen gaituen indarkeria gaitzesteko gai ez direnen iruzur bat. Horregatik, Barne Ministerioak egin beharrekoa egin du".
ASB onar dezatela eskatu du EAk
ASB onar dezala eskatu dio EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak Espainiako Gobernuari. Ziarretak nabarmendu du ASBren estatutuak bat datozela Alderdien Legearen espirituarekin, "helburu politikoak lortzeko bide politikoen aldeko apostu garbia egiten baitute". Ildo horretatik, ASB baimentzeko eta gizarteko sektore guztiek hauteskundeetan parte hartzeko aukera emateko galdegin dio Zapateroren gobernuari. Nolanahi ere, Ziarretak azpiamrratu du eurak beti egon direla Alderdien Legearen kontra.
ERREAKZIOAK.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu