ERREAKZIOAK.

2007ko abenduaren 27a
18:15
Entzun
Nazio Batuen Erakundea

"Pakistanen egonkortasunaren eta hango prozesu demokratikoaren kontrako erasoa izan da. Atentatuaren egileak Justiziaren aurrera eraman behar dira, beste denek bakearen alde lan egiteko".

Ameriketako Estatu Batuak

"Atentatuak erakusten du orain badela jendea Pakistanen adiskidetzea eta garapen demokratikoa nahi ez duena. Gaitzetsi egiten dugu Bhuttoren kontrako erasoa".

Errusia

"Eraso terrorista hau gaitzetsi egiten dugu, eta Pakistango arduradunek herrialdearen egonkortasunerako eta ekintza terrorista gehiago ez gertatzeko neurriak hartuko dituztela espero dugu. Baina uste dugu eraso gehiago gerta daitezkeela honen ondoren".

Frantzia

"Atentatu hau amorragarria da. Pakistanek orain nazioartearen arreta jaso behar du, garrantzi handiz jaso ere, herrialdeak egonkortasuna lortu beharra daukalako".

India

"Beldurgarria da Bhutto hil izana, oso emakume ona baitzen eta demokraziari ekarpena egin ziona. Atentatu tragikoa da, inola ere".

Erresuma Batua

"Demokraziari beldurra dioten koldarrek hil dute Bhutto. Egun tristea da demokraziarentzat, eta une tragikoa Pakistanentzat. Bhuttok bere herriarentzat demokrazia lortzeko arriskatu zuen bere bizitza".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.