Rafa Diez (LABeko idazkari nagusia)
"Jose Luis Bilbaoren diskurtsoarekin, EAJk kapital politiko dena Espainiako Estatu ereduaren esku utzi du. EAJk Josu Jon Imazekin hasi zuen ziaboga politikoa, eta Bilbaoren adierazpenek hori osatu egiten dute. Hor ari gara ikusten EAJren joera taktiko-estrategikoa. EAJ Espainiako Estatuko alderdi bihurtu da, eta bertako lurralde eredua onartu egin du, Lizarra-Garazin zioen dena bazterrean utzita".
Joseba Azkarraga (EAko idazkari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako sailburua)
"Hemen zaharkatituta dagoen bakarra, Bilbaoren eta PSE-EEren adierazpenak dira. Tamalgarriak dira Bilbaok esandakoak, eta EAJko barne eztabaida islatzen dute. EAJ, EA eta EB hirukoak gobernatzen segitzen du Jaurlaritzan, herri honen garapenerako politika ari gara egiten, eta hurrengo legealdian segitzeko borondatea dugu".
Miguel Buen (Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia)
"Bilbaok PSE-EErekin akordioa lortu nahi izatea ondo ikusten dugu, desberdinen arteko adostasuna nahi duelako, baina guk akordio hori Patxi Lopez buru izanda ikusten dugu, bestela ez".
Mikel Arana (EBko presidentziako bozeramailea)
"Hirukoak eta bere baloreek eta irizipideek indarrean segitzen dute eta, beraz, ez dugu bat egiten Bilbaok esandakoarekin. Bakea, justizia soziala eta normalizazio politikoa lortzeko EAJk, EAk eta EBk osatutako hirukoa beharrezkoa da. Eta Bilbaok esaten badu hirukoa zaharkitua dagoela, pentsatzen dugu Ibarretxegatik ere esango zuela".
ERREAKZIOAK.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu