Eusko Jaurlaritzako Barne Saila
"[Atxiloketen] Ekintza honek kolpe gogorra eman dio talde terroristaren sareari, eta etorkizunean hainbat atentatu egitea eragotzi du. Ertzaintzak Estatuko segurtasun indarrekin daraman elkarlana funtsezko tresna da terrorismoaren kontrako borrokan".
EAJ
"Pozik gaude, atentatuak egiten dituzten eta herri honi sufrimendu handia eragiten dioten pertsonak atxilotu dituztelako. ETA da, autogobernuan aurrera egiteko bidean, nazionalismoak duen galga nagusia".
PSOE
"Zuzenbide Estatuarekin ETAri emandako kolpe gogorra da hau. Segurtasun indarrek beren profesionaltasuna eta eragingarritasuna erakutsi dute. ETAri emandako beste kolpe honekin agerian geratzen da terroristek duten aterabide bakarra kartzelan bukatzea dela, legearen pisu osoa beren gainera erorita".
PSE-EE
"Polizia operazioa bikaina izan da. Horri esker gaur denok sentitzen gara apur bat libreago. Denok egon beharko genuke Estatuko segurtasun indarren ondoan, beren profesionaltasuna sostengatzen, eta gure animo guztiak ematen. Euskadin demokratok gure errefusa adierazi egin beharko genieke indarkeria terrorista babesten edota justifikatzen jarraitzen dutenei".
PP
"Arrakasta eztabaidaezina da. Bidea hau dela uste dugu, ETA legearen, Poliziaren, Guardia Zibilaren eta nazioarteko elkarlanaren bidez menperatzea. Eta hor egongo da beti PP, beti egon izan den bezala".
EB
"Albiste ona da. Bere burua baldintzarik gabe desegitea baino ez zaio geratzen ETAri, hori da duen etorkizun bakarra. Indarkeriaren garaia bukatu da, eta euskal gizarteak bakea eskatzen du".
Aralar
"ETAri behingoz desegin dadin eskatzen diogu, eta Espainiako Gobernuari atxilotuen eskubideak babesteko".
UPN
"Polizia indarrek berriz ere erakutsi dute eraginkorrak direla. Terrorismoaren kontrako ahalegin handia egiten dute".
CDN
"Hau da kriminal terroristek jaso behar duten mezu bakarra: herri honen borondateak lortu egingo du haiek erabat desagertzea, ez dutelako deus ekartzen, eta, hortaz, bakean eta askatasunean bizi nahi duen gizarte honetan arras soberan daude".
NaBai
"ORain garrantzitsuena eskubide guziak errespetatuak izatea da -bai atxilotuenak bai haiekin lotutako pertsonena-, tartean errugabetasun ustekizuna. Indarkeriaren erabilearen arazoa konpontzea nahi dugu, baita egoera politikoa normaltzea ere, soilk bide politikoak baitira posible eta eragingarri".
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu