Erreakzioak

2010eko ekainaren 18a
13:16
Entzun
Iñaki Oiarzabal (PP). "PSEri eskatzen diogu Egigurenen adierazpenak desautorizatzeko. Izan ere, Egigurenek dioena ez da bateragarria ETA garaitzearekin, eta terroristei arnasa ematen die. Azkenaldian gehiegitan sartu gaituzte nahasmen honetan. Lopezek ez gaitu bide horretan aurkituko".

Aintzane Ezenarro (Aralar)."Politikak bakea lortzeko lagundu dezake eta lagundu egin behar du. Egigurenek berriro jokabide horri heltzea ona da".

Jesus Mari Larrazabal (EA). "ETAren bukaera gertu dago eta ezker abertzalearen eboluzioa erraztu egin behar da. Dena dela, Lopez lehendakaria 'politika antiterrorista gehiago, Polizia gehiago eta nazioarteko lankidetza gehiago' esaten ari da".

Mikel Arana (EB). "Patxi Lopezek jarrera itxia du ezker abertzalearekiko. Bakeari lehentasuna eman diezaiola eskatzen diogu, eta hauteskunde kalkuluak albora uzteko. Nabarmena da ezker abertzalean mugimenduak ari direla gertatzen".

Gorka Maneiro (UPD). "Egigurenen adierazpena akats larria da, batasun antiterrorista hausten du. Ezker abertzalearen azkeneko agiriek ez dute balio; ekintzak behar dira eta halakorik ez da izan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.