EAE-ANVk ezik Durangoko Udalean ordezkaritza duten beste alderdi guztiek onartu dute bart gaueko atentatua gaitzesteko adierazpena bozeramaileen batzordearen bileran. Erasoa arbuiatzeaz gain, zauritutako bi guardia zibilei eta kaltetuak izan diren 300 bizilagunei "elkartasuna" adierazi diete, eta gatazka konpontzeko "bide demokratikoekin" konpromisoa berretsi dute. Elkarretaratzea antolatu dute, 19:00etan, udaletxeko plazan. EAJk, PSE-EEk, PPk, Aralarrek eta EBk egin dute bat deklarazio horrekin.
EAE-ANVko ordezkariek, berriz, atentatua "gatazkaren ondorio" dela iritzi diote ohar baten bidez, kaltetuei elkartasuna adierazi diete, eta bakea lortzeko bide bakarra elkarrizketa dela azpimarratu dute.
EAJk 7 zinegotzi ditu; PSE-EEk eta EAE-ANVk 4 dituzte; PPk 3; Aralarrek 2 eta EBk bat. Jose Ziarrusta alkate jeltzaleak deitu du bozeramaileen batzordearen bilera.
ERREAKZIOAK/Atentatua gaitzetsi du Durangoko Udalak, eta elkarreratzea antolatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu