ERREAKZIOAK/Gaitzespen elkarretaratzeak antolatu ditu biharko BAKek eta astelehenerako Jaurlaritzak

2007ko abenduaren 1a
16:28
Entzun
Capbretonen ustez ETAk guardia zibil bat hil eta beste bat larri zauritu izana gogor gaitzetsi dute erakunde eta alderdi gehienek eta hainbat gizarte mugimenduk. Horietako zenbaitzuk herritarrei gaitzespena plazaratzeko deialdia ere egin diete.

Hala, BAKek elkarreratzeak antolatu ditu bihar herri askotan, 19:30etatik 20:00etara. Gasteizen, adibidez, Correos plazan jarri dute hitzordua; Donostian, Anoetako estadioaren ondoko 'Usoan', eta Bilbon Plaza Biribilean, Areatzan eta Indautxun.

Jaurlaritzakere gaitzespen adierazpena plazaratzeaz gain, elkarretaratzera deitu du, baina astelehenerako. 12:00etan erakundeen aurrean kontzentratzeko gonbitea egin die herritarre Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Jaurlaritzaren iduriko, gaurko erasoak erakusten du "bakea zapuzteko erabakia" hartu duela ETAk, eta "indarkeriazko eta izuzko iraganera itzultzekoa".

Nafarroako Gobernuak, berriz, "alderdi handien batasuna" ezinbestekoa dela azpimarratu du. Hala, alderdi interesak alboratzeko eta herritarren interesak aintzat hartzeko deia egin du Miguel Sanz presidenteak.

Alderdiei dagokienez, Iñigo Urkullu EBBko bozeramaile eta bihar jeltzaleen presidente berri hautatuko dutenak gaitzetsi du EAJren izenean. Hain zuzen ere, EAJ V. batzarra egiten ari da Bilboko Euskalduna Jauregian datozen urteetako ildo politikoa zehazteko eta zuzendaritza berria aukeratzeko, eta tiroketaren berri izan eta segituan, batzarrean eten bat egin eta gaitzespena agertu du Urkulluk. Bakea lortzekooztopo bakarra ETA dela nabrmendu du Urkulluk.

Rafa Larreina EAko idazkari nagusiak, berriz, guardia zibilen aurkako erasoa gitzetsi eta"independentzia lortzeko oztopo" dela nabarmendu du. Elkartasuna adierazi die hildako eta zauritutako guardia zibilen senideei, eta aipatutako ildotik azpimarratu du giza eskubideen urratzeak ez direla inoiz baliagarri izaten herrien askatasunerako bidean.



Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.