ERREAKZIOAK/Nafarren borondatea ez dela errespetatu-eta berriz hauteskundeak egitea nahi du NaBaik

2007ko abuztuaren 3a
18:03
Entzun
PSOEren erabakia, NaBai, PSN eta NEBren hiruko gobernua galaraztea, akats handia dela iritzi diote Patxi Zabaleta eta Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko buruzagiek. Akatsik handiena "nafarren borondatea ez errespetatzea" izan dela azpimarratu dute, eta borondate hori ez dela bete iritzita, berriro ere hauteskundeak egitea exijitu dute.

"Nafarrei dagokie beren gobernua erabakitzea. Ez da zilegi Madrildik, Madrilgo ikuspuntutik eta Madarilen interesen arabera, erabakitzea nola eraiki behar den Nafarroaren etorkizuna", salatu dute. Nafarroa ez ezik, PSN bera ere ez errespetatzea eta emandako hitza ez betetzea leporatu diote Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernburu eta PSOEko idazkari naguari.

Espainiako sozialisten jarrerari esker berriro ere Nafarroako presidente izango den UPNko Miguel Sanzi eskaera zehatza egin diote: ez dezala "Madarilen erabakitako gobernua" onartu eta berriro ere hauteskundeak deitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.