Erreformaren puntu nagusiak

2010eko martxoaren 25a
10:19
Entzun
Medicare eta Medicaid. 65 urtez beherakoak izan arren, 29.300 dolar baino gutxiago irabazten dituztenek ere jo ahal izango dute Medicaid programara. Bide beretik, 65 urtez gorakoek merkeago erosi ahal izango dituzte botikak Medicareren bidez.

Laguntzak. Estatuak bultzatutako programetatik at geratzen diren, eta aseguru pribatua erosteko nahiko baliabiderik ez dutenek laguntzak jasoko dituzte. Bestetik, estatuek aseguru burtsak sortuko dituzte langabeentzat eta baliabide gutxikoentzat.

Enpresak. 2014tik aurrera 50 langile edo gehiago dituzten enpresek osasun asegurua eskaini beharko diete langileei. Egin ezean, isunak ordaindu beharko dituzte.

Zergak. Urtean 250.000 dolar baino gehiago irabazten dituzten familiek %3,8ko zerga gehigarria ordaindu beharko dute.

Aseguru etxeak. Gurasoen aseguruak estaldura eskaini beharko die haien seme-alabei 26 urte arte, haiek hala eskatuz gero. Horretaz gain, aseguru etxeek polizak egin beharko dizkiete 19 urtez azpikoei, gaixo egon arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.