Errenta bermatu berria, laburbilduta

2016ko azaroaren 3a
13:09
Entzun

Gaur onartu den errenta bermatuaren ezaugarri nagusiak:

Onuradunak. 33.000 lagun inguruk jasoko dute, egun baino 3.000 lagunek gehiagok. Orain errenta jasotzen dutenen artean, 20.000ri saria hobetuko diete; aldiz, 5.000ri 655 eurotik 600 eurora jaitsiko diete errenta.

Finantzaketa. Hurrengo bi urteetan, 18,8 milioi euro gehiago inbertituko dira: horietatik, bost milioi, zerga kenkari bidez eta 13,8 milioi gastu soziala handituz.

Baldintzak. Errenta eskatzen dutenek egiaztatu beharko dute ez dutela diru sarrera eta ondasun nahikorik. Ez zaie eskatuko bizitzeko lege baimenik, baina Nafarroan bizitzen bi urte daramatzatela erakutsi beharko dute. Haurrak bere gain dituzten sendiei urte bat eskatuko diete.

65 urtetik gorakoak. Baldintzak betez gero, kotizazio gabeko pentsioak dituztenei zerga kenkari bidez emango diete jaso beharreko adinako errenta.

Adina. Errenta jasotzeko gutxieneko adina 18 urte izango dira. Bere kabuz joan deneko bi urtean bizitzen ari diren 18 eta 24 urteko gazteek jaso ahalko dute, urtebetez Gizarte Segurantzan kotizatu badute.

Zenbatekoa. Estaldura zabalduko da: egun, 655 euro eta 900 euro artekoa da muga, eta 600 euro eta 1.200 euro artekoa izango da. Batez ere, haurrak bere gain dituzten sendiei igoko diete saria.

Iraupena. Errenta jasotzeko gehieneko 36 hileko epea kenduko da.

Enplegua. Enplegua sustatzeko neurriak ezarriko dira. Adibidez, lana topatuz gero errenta eteteko aukera emango da, eta beste prozedura administratibo bat irekitzeko beharrik gabe berreskuratuko da errenta lan kontratua amaitzen denean. Administrazioak 2.500 lanpostu sustatuko ditu, eta prestakuntza eskaini.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.