"Errentagarritasun mediatikoaren bila" aritzea egotzi dio Urizarrek Herrizaingo Sailari

2010eko abuztuaren 5a
19:14
Entzun
Gurutz Agirrerasoreberen eta Aitziber Ezkerraren atxiloketak egiteko moduarekin, eta, batik bat, emandako oihartzun mediatikoarekin kritiko agertu da gaur Pello Urizar EAko idazkari nagusia Radio Eiuskadin egin dioten elkarrizketan. Izan ere, Jaurlaritzako Herrizaingo Saila "errentagarritasun mediatikoaren" bila aritu dela iruditu zaio: "bestela ezin da ulertu atxiloketen unean hura argazki eta telebista kamerez beteta egotea", argudiatu du. Errentagarritasun mediatikoa ateratzeko Herrizaingo Sailak ez duela EAren laguntzarik izango erantsi du.

Astearte goizean atxilotu zituen Ertzaintzak Agirresarobe eta Ezkerra, ETArekin, eta zehazki, Joseba Pagazaurtundua Andoaingo (Gipuzkoa) udaltzainburuaren hilketarekin zerikusia izatea egotzita. Ildo horretatik, Urizarrek azpimarratu du EAk beti gaitzetsi dituela indarkeria ekintza guztiak eta biktimen aldeko jarrera hartu duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.