"Errespetua eta demokrazia" eskatu dute gizarte eta kultur arloan nabarmentzen diren hainbat lagunek

2007ko urtarrilaren 18a
18:11
Entzun
Euskal Herriko gizarteko arlo desberdinetako hainbat norbanako, "bakea ekarriko duen prozesuaren alde" azaldu dira gaur arratsaldean Iruñean egin duten agerraldian. "Errespetua eta demokrazia eskatzen ditugu Euskal Herriarentzat. Euskal herritar denen giza eskubideekiko errespetua. Eta euskal gizartearen borondatearekiko errespetua", esan du Castillo Suarezek. Eragile denei dei egin diete elkarrizketari eusteko eta horretarako "baldintzak" sortzeko.

Taldea askotarikoa da. Bertan daude, besteak beste, Tomas Urzainki historialaria, Jean Louis Davant idazlea, Fermin Muguruza musikaria, Amets Arzallus bertsolaria eta kazetaria, Hasier Etxeberria idazlea eta kazetaria, Xabier Mendiguren idazlea, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Victoria Mendoza psikologoa, Antton Lafont Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko (KES) presidentea, Jose Mari Arrate enpresaria eta Athleticeko presidente ohia, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazlea, Arantxa Arrien EHNE sindikatuko kidea...

"Une hauskor honetan, elkarrizketa eta konponbide demokratikoaren aldeko hautua" agertu dute. Horrekin batera, "prozesuaren alde bakoitzak bere ekarpena egiteko eta aurrerantzean martxan jarriko diren ekimenetan parte hartzeko deia" luzatu diete euskal herritarrei. Hala, hurrengo astean, ostiralean, Irunen (Gipuzkoa) ekimen bat aurkeztuko dute, Ficoban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.