Irak

Erresuma Batuak ez du Salem Txalabi estraditatuko

2004ko abuztuaren 9a
13:46
Entzun
Irakeko behin-behineko Gobernuak harrapatze eta atxilotze agindua ezarri zuen atzo Ahmed Txalabi buruzagi xiitaren eta Salem Txalabi Saddam Hussein epaitzeko Auzitegi Bereziaren arduradunaren aurka (osaba-ilobak) dira. Lehendabizikoari iruzur delitua egozten diote, eta, bigarrenari homizidioa, Fianantza Ministerioko goi-kargu baten hilketa agindu zuelakoan.

Atxilotze eta harrapatze aginduak Iranen, Teheran hiriburuan, harrapatu du Ahmed Txalabi. Salem, iloba, berriz, Londresen. Hori dela eta, Erresuma Batuko Gobernuak jakinarazi du Salem Txalabi ez duela estraditutako, Irakeko Gobernuarkin ez duela estradizio hitzarmenik argudiatuta.

Ahmed Txalabik, berriz, Irakera itzuliko dela eta egiten zaizkion akusazioei aurre egingo duela esan du Teheranen kazetarien aitzinean.

Denbora luzez AEBen Irakeko aliatu handiena izan zen Ahmed Txalabi, joan den maiatzean harremanak gaiztotu ziren arte. "Iranen espia" izatea leporatu zion Washingtonek hasiera batean behin-behineko Gobernuko buru nahi zuenari, eta haren kontrako neurriak hartu zituen. Harrezkero, "indar okupatzailetzat" jo izan ditu Ahmed Txalabik AEBetako indarrak, eta Muktada Al Sadr buruzagi xiitarengana hurbildu izan da. Halaber, harreman onak ditu Irango erregimenarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.