Erresuma Batuko banketxerik garrantzitsuenek eroriko handia eduki dute gaur goizean Londresko burtsan. Atzo banketxeetako arduradun nagusiek Alistair Darling Gobernuko Ekonomia ministroari likidez handiagoa eskatu zioten, baina honek ez zien plan zehatzik aurkeztu, eta horrek eragin du gaur, adituen arabera, burtsako erorikoa.
Esate baterako, RBS banketxea %29,64 jaitsi da, HBOS %13,87, Lloyds TSB %8,69 eta Barclays % 7,88.
Erresuma Batuko banketxeek eroriko handia izan dute burtsan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu