Erretiratzea pausoz pauso

2005eko abuztuaren 15a
12:44
Entzun
Soldaduak: 55.000 soldaduk inguratuko dituzte kokaguneak. Sei taldetan banatuko dira, eta armarik ez dutenak jarriko dituzte kokaguneetatik gertuen.

Astelehena: Soldaduak atez ate joango dira erretiratzeko 48 ordu dituztela ohartaraziz.

Asteazkena: Berriz ere, atez ate joango dira, eta handik alde egiteko eskatuko diete berriz ere kolonoei. Aurrerantzean Gazatik ateratzen diren kolonoek han utzi beharko dituzte beren gauzak.

Atxiloketak: Poliziak eta soldaduek kalean aurkitzen duten edonor atxilotuko dute, eta autobusera igotzera behartuko dute. Azken asteetan Gazan 3.000 bat manifestari sartu direla uste dute segurtasun indarrek. Etxeetan itxita dauden kolonoak ere handik ateratzera behartuko dituzte.

Hilerriak: Neve Dekalim kokaguneko 48 hobi lekuz aldatuko dituzte. Haiek han uzteko eskatu zioten kolonoen Gobernuari, baina alferrik izan zen.

Amaiera: Erretiratzea amaitu ostean, kolonoen etxeak botatzen eta material arriskutsuak ateratzen hasiko dira. Base militarrak urrirako desegin nahi ditu Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.