Ertzainek Sestaon D3Mko kartelak jartzen ari zirenen kontra jo zutela salatu dute

2009ko otsailaren 13a
19:19
Entzun
Gara egunkariak dioenez, Sestaoko (Bizkaia) iturri batek jakinarazi dio bart 15 bat ertzainek D3Mren kartelak jartzen ari ziren lagunen kontra jo zuela, hiriko erdigunean. "Pertsona batzuk atxiki zituzten ertzainek, beren buruak identifikatzera behartu ostean, eta gero, horietako bi hauteskunde oholen kontra indarrez bultzatu zituzten. Horietako bat sudurretik odolez hasi zen".

Gainera, iturri berak salatu du ertzainek beste lagun bati "jipoia" eman ziotela leku berean, 00:15ak aldera. Ordurako D3M Demokrazia Hiru Milioi eta Askatasunaren zerrendak baliogabetzat joak zituen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta salaketaren arabera, ertzainek argudio hori erabili zuten kartelak jartzen ari ziren 20 bat lagunen kontra ekiteko.

Haiek zituzten kartel eta itsasgarri guztiak konfiskatu zituzten ertzainek, eta haien kontra atestatua zabalduko zutela ohartarazi zieten. Horrez gain, eta beti ere salaketari jarraiki, "ertzainak harropuzkeriaz" aritu ziren han zirenen aurka, eta haietaz burlaka aritu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.