Erreakzioak

Ertzaintza informazioa biltzen ari da manifestazioaren txostena egiteko

2003ko abuztuaren 11
14:31
Entzun
Ertzaintza atzo Donostian egin zen manifestazioan gertatukoaz informazioa biltzen ari da. Manifestazioaren amaieran hiru kaputxadunek Espainiako bandera bat erre zuten, eta txosten bat osatzen ari da informazioa eskatzen duen epaitegiari helarazteko. Herrizaingo sailak dioenez, mementoz ez du inongo epaitegiren eskaririk jaso.

Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailak manifestazio debekatu egin zuen eta handik bi egunera EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak legeztatu egin zuen. Otegi Boulevardeko kioskoan mitina eskaintzen ari zela hiru kaputxadun igo ziren oholtza gainera, eta Espainiako bandera bat erre zuten ETAren aldeko oihuak entzuten ziren bitartean.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak manifestazioaren antolatzailea zein den ikertzeko eskatuko dio Ertzaintzari, eta manifestazioan parte hartu zuten Batasuneko hautetsi ohien izenak ere zehazteko galdegingo die. Arnaldo Otegi ere aipatzen du Fiskaltzaren idatziak, parlamentarioa denez, afera hau beste epaitegi batek aztertu beharko duela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.