Bilboko istiluekin lotura izatea leporatzen diete, baina, ez, ordea, "udaltzainei egin zitzaien erasoarekin". Gasteizen, eta Gipuzkoako Tolosa eta Alegia herrietan atxilotu zituzten.
Azaroaren 10ean Bilbon izan ziren istiluetan parte hartzea egotzita atzo atxilotu zituzten bost lagunak dagoeneko Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dituzte. Hala jakinarazi du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Gasteizen atxilotu zituen Ertzaintzak 18 eta 20 urte arteko bost gazte horietatik hiru: Mikel Ruiz, Haritz Diaz de Durana eta Olatz Urbina. Tolosan Haritz Lopez atxilotu zuten, eta Alegian Eneko Elola. Esan bezala, Bilboko istiluetan parte hartzea leporatzen diete, baina, ez, ordea, ustez udaltzainei egin zitzaien erasoan.
Ertzaintzak Bilboko istiluekin lotuta atxilotutako bost lagunak Auzitegi Nazionalera eraman dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu