Atzo goizean Ertzaintzak Soraluzeko plazan (Gipuzkoa) "euskal presoen argazkiak eta hormetako aldarriak ezabatu eta inguruan zegoen gazte bati eraso" egin ziola salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Gertaera atzo 10:00ak inguruan gertatu zen.
"Gazteari sabelean ukabilkadak eman zizkioten eta hormaren aurka kolpatu zuten identifikatzeko", AAMren arabera. "Ertzainek hainbat galdera egiten zizkioten bitartean, belaunarekin kolpeak eman zizkioten gazteari, baita buruan ere".
Azken egunetan Soraluzen Ertzaintzaren presentzia "benetan itogarria" izaten ari dela nabarmendu du AAMk. "Pasa den ostiral goizean ere Jon Anzari buruzko kartelak kendu zituzten, baita Segiko pankartak ere".
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aginduz, presoen argazkiak kentzen ari da Ertzaintza hainbat herritatik, irudiok "terrorismoa goresten" dutelakoan. Martxoan hasi zen, aurreko Jaurlaritzarekin; orduan Arrasaten (Gipuzkoa) erretiratu zituzten. Nafarroako Gobernuak Guardia Zibilari, Espainiako Poliziari eta foruzainei ere presoen argazkiak kentzeko agindu die.
Ertzaintzak gazte bati eraso egin dio Soraluzen, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu