Gaur, Frantziako Tourrak atseden eguna duela aprobetxatuz, goizeko 10etan mendi martxa ziren egitekoak ESAITekoak, Tourmalet gainetik hasi eta Midi du Bigorrera. Arratsaldean, aldiz, bostak aldera, Euskal Jaia antolatu dute urtero bezala. Bertan, salaketa ekintza bat egitea ere aurreikusi dute, Eusko Jaurlaritzak Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldearen ibilgailuetan Espagne-Spain jartzeko erabakia hartu baitu. Horrez gain, bertsolariak, trikitilariak eta ohiko txistorra, gazta eta sagardoa ere izango direla jakinarazi dute Euskal Jaian.
Bihar, berriz, bizikleta martxa egingo dute goizeko hamarretan Barèges herrian hasi eta Tourmalet gailurreraino.
ESAITek Tourmalet jai eta aldarrikapen leku bihurtuko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu