ESAITek Tourrera irteera antolatu du, euskal selekzioaren alde

2007ko uztailaren 20a
17:32
Entzun
Hilaren 25ean, datorren asteazkenean, Euskal Herritik pasatuko da Frantziako Tourra, Orthez-Aubisque etapan (probako hamaseigarrena), eta, hori baliatuz, ESAITek Tourrera irteera antolatu du, euskal selekzioaren alde egiteko.

Hilaren 24an Aubisquera (Frantzia) joango dira, Pirinioetara, eta han gunea ipiniko dute, 19:00etan. Tourrean ez da etaparik izango orduan. Gunean musika, jokoak, jatekoa eta abar ez direla faltako adierazi dute gaur ESAITekoek, aurkezpenean. Hurrengo egunean, berriz, goizeko hamarretan Eaux Bonnestik irtenda Aubisque mendatera bizikleta martxa egingo dute, 11 kilometrokoa; pixka bat lehenago, Gouretten, hamaiketan izango dute hitzordua.

Zazpigarren aldiz antolatu du irteera Tourrera ESAITek. Dina Mendikute eta Aitor Perez Arrieta txirrindulari profesionalek lagundu diete gaurko agerraldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.