Donostiako Miramar Jauregian egin duten ekitaldian eman diote Eusko Ikaskuntza Saria, gaur, Javier Etxeberria Ezponda filosofoari. Esker onez jaso du saria, eta hitzaldian azaldu du, sariak lagundu diola alboratuta zeuzkan gaiei berriro eusteko: "teknopertsonak", "teknomasak", "euskal haizeak" edota "euskal hodeiak".
Ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako gobernuburua. Urkulluk azpimarratu du Etxeberria Ezpodaren ahalegina "mundu akademikotik harago joateko", eta nabarmendu du gai izan dela "aurrez aurre ditugun galderei argitasun pixka bat emateko". Barkosek, berriz, Etxeberria Ezpondaren ibilbide "ezin hobea" goratu du.