Dokumentuan Eskoziaren eskuduntzak handitzeko konpromisoa hartu dute Erresuma Batuko buruzagi nagusiek. Sinatzaileen artean daude David Cameron lehen ministroa, Nick Clegg gobernuko bigarrena, Ed Miliband oposizioko burua eta Gordon Brown lehen ministro ohia.
Buruzagiek adostu dute Eskoziaren autonomia handituko lukeen lege proposamen bat aurkeztea datorren urtarrilerako. Brownek azaldu duenez dagoeneko prozesuaren egutegia zehazten hasiak dira. Lehen urratsa urriaren 16an emango dute, egun horretan eskuduntzei buruzko eztabaida egingo baitute Parlamentuan.
Etzi aurkeztuko dute dokumentua Komunen Ganberan.