Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabetzea berresten badu, alderdiekin bilduko da AG

2005eko martxoaren 30a
18:51
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak Aukera Guztien zerrendak baliogabetu izanak sortutako "erokeria juridiko eta politikoa" oraindik geldiarazi daitekeela uste dute AGko kideek eta horixe egiteko deia egin die Auzitegi Konstituzionalari.

Bestalde, Alderdien Legearen aurka agertu diren taldeei "beste urrats bat" emateko deia egin diete eta Konstituzionalari AGren parte hartzea ahalbidetzeko eskatu diezaiela. Halaber, Konstituzionalak zerrendak baliogabetzeko erabakiari eusten badio, AGk alderdien bilera antolatuko duela jakinarazi dute. Gertatutakoaren azterketa komuna egitea litzateke bilkuraren helburua, eta "egoera antidemokratiko" horren aurrean "elkarrekin zer egin daitekeen" erabakitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.