Behin-behineko neurri gisa hartu du erabakia Balioen Merkatuko Batzordeak, iritzita Gamesaren akzioen "operazioen garapen normala alda dezaketen baldintzak" daudela. Ordea, ez du zehaztu noiz kenduko dion etena.
Ostegunean onartu zuen Gamesak Siemensen adar eolikoarekin bat egitea, eta erabaki horren biharamunean heldu da batzordearen neurria. Gamesak zehaztu du operazioaren baldintzak "adosteke" daudela eta behin betiko akordioa dagokionean jakinaraziko diotela ikuskariari.