EAE-ko hauteskundeak

Espainiako Fiskaltzak ez du oraingoz EHAKren aurka ekiteko asmorik

2005eko apirilaren 1a
16:43
Entzun
"Poliziaren datuen arabera" EHKA "Batasunaren tresna" dela pentsatzeko arrazoirik ez dagoela adierazi du Candido Conde Pumpido Espainiako Fiskal nagusiak, eta, beraz, ez dutela oraingoz hautagaitza hori inpugnatzeko asmorik.

"Hasiera batean, Aukera Guztiak ikertu genuen eta ETA-Batasuna sarearekin lotzen zuten frogak aurkitu ziren. Baina Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista ere ikertuk zen, eta ez zen, printzipioz, inpugnatzeko oinarri nahikorik aurkitu. Horregatik ez genuen inpugnatu", esan du Conde Pumpidok.

EHAK eta Batasunaren arteko harremana baieztatuko balitz, beste ikerketa bat egiteko aukera zabalik utzi du, baina Fiskaltzak ez duela oraingoz beste ekimenik aurrera eramateko asmorik zehaztu du. "Badaude erreakzinatu ahal izateko tresna juridikoak, baina Fiskaltza une honetan gustura dago Auzitegi Konstituzionalak gure jarrera onetsi duelako, eta gure egitekoa bete dugula uste dudalako. Beraz, oraingoz ez dugu areago joko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.