Erreakzioak
Espainiako Gobernua: "Inon diren tresna politiko eta juridiko guztiak erabiliko ditugu elkarbizitzarako proposamen honen aurka"
Espainiako Gobernuak Ibarretxeren proposamen zehatzari aurre hartu zion atzo, eta atzoko Gobernu bileraren ondoren sei puntuko adierazpen instituzionala plazaratu zuen. GobernuakIbarretxe planari aurre egiteko eskatu zion gizarteari, "helburu politikoetan ETA eta Jaurlaritzako bat datozelako". Espainiako Konstituzioari egin zaion "eraso larriena" da Ibarretxe plana, Espainiako Gobernuaren ustez, eta horregatik inon diren tresna politiko eta juridiko guztiak erabiliko dituela Gobernuak elkarbizitzarako proposamen honen aurka. Urratsak Eusko Legebiltzarrak emango dituen neurri berean emango ditu Gobernuak, Eduardo Zaplana Ministro bozeramaileak adierazi zuenez. "Erronka sezesionista honi aurre egiteko erabiliko ditugun tresnak gerteaerak gerta ahala jakitera ematen joango gara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu