Elena Salgado Espainiako Gobernuko Administrazio Publikoetako ministroak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren agerraldiaren berri jakin bezain laster iragarri duenez, Jaurlaritzaren galdeketarako lege proposamena ekainaren 27an onartzen bada Eusko Legebiltzarrean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak Auzitegi Konstituzionalera joko du, "legea bertan behera uzteko eta galdeketa galarazteko".
Zapateroren gobernua "gogorra" izango dela esan du Salgadok; "zalantzarik ez izan". Espainiako estatuko "administrazioen artean erronkarik" ez dutela nahi adierazi du, eta hau ez dela "alde bateko proposamenen txanda".
Espainiako Gobernua prest dago Auzitegi Konstituzionalera jotzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu