Espainiako Gobernuak atunontzietan segurtasun pribatua eramatea baimenduko du

2009ko urriaren 23a
18:21
Entzun
Espainiako Gobernuak atunontzietan segurtasun pribatua eramatea baimenduko du, "disuasio neurri" bezala. Hala adierazi du gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega gobernuko presidenteordeak, Ministroen Kontseilu ondoko prentsaurrekoan. Hori bideratuko duen lege berria hurrengo asterako indarrean egonen dela zehaztu du.

De la Vegak erran duenez, legean bilduko diren baldintzak betetzen dituzten Espainiako edo Europako Batasuneko enpresak soilik joan ahalko dira atunontzietan. Horretarako, Segurtasun Legearen 14. artikulua aldatuko du gobernuak. Artikulu horrek enpresa pribatuen armen erabilera arautzen du, ezohiko egoeretan. Aldaketak gauzatuz gero, segurtasun pribatuko agenteek hogei milimetro baino gutxiagoko gerra armak erabili ahalko dituzte merkataritzarako eta arrantzarako ontzietan.

Neurriok prebentziorako eta disuasiorako helburuarekin hartu dituztela azpimarratu du De la Vegak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.